Truke programan parte hartzen ari diren ordezkariak arratsaldeko hiru t´erdiak aldera iritsi dira Goiena Komunikazio Zerbitzuak enpresak Arrasaten duen eraikin nagusira. Asiatik, afrikatik eta ameriketatik etorritako lagunek aukera izan dute Goiena Telebista ikusteko eta, interes handia erakutsi dute.
Mozambiqueko lagunak, Kolonbiakoak, Txilekoak, Argentinakoak, Brasilgoak, Ecuadorrekoak, eta beste zenbait tokitakoak gerturatu dira Goiena Telebistara. Gertutik ikusi dituzte editai gelak, platoak, errealizazioa eta erredakzioak.
Azken urteotan beti etorri dira Goiena Telebistara
Ez da aurreneko aldia truke programakoak Goiena Telebistara datozena. Aurreko urteetan ere gerturatu ziren. Gaurko bisitan gainera, Goienkariko Arrasateko erredakzioa ere bisitatu dute, eta Arrasateko Presseko zuzendariaren azalpenak gustura entzun dituzte.
MCCko enpresak, ikastetxeak, euskara elkarteak, nekazal arloko enpresak eta beste zenbait erakunde bisitatu dituzte martxoan. Hil osoan bisitaldi ugari egin dituzte Truke programakoek.
Mundukidek eta Huhezik antolatu dute bosgarren truke programa, eta oraingo astean amaituko da. Goiena Telebistak jakin duenez, antolatzaileak oso gustura daude aurtengo truke programaren emaitzarekin. Parte hartzaileek interes handia erakutsi ei dute.