Ireki dute Monterrongo parkea

Maria Agirre 2004ko martxoaren 24a

Gaur, eguaztena, ireki dute Monterrongo parkea. Joan den aste bukaera gaixo zeuden haritzak botatzeko aprobetxatu dute, eta gaur berriro ireki dute parkea.

Monterrongo parkeko lanak bukatu dira, baina orain Santa Barbarako zuhaitzen egoera aztertzen ari dira. Udaletik jakinarazi digutenez, Santa Barbarako haritz batzuk ere gaixo daude eta bota egin beharko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak