Abaroako bazkideei ez zaie gustatu Udalak eskainitako egoitza berria

Maria Agirre 2004ko martxoaren 24a

Abaroako bazkideek ez dute begi onez ikusi herriko Udalak egin dien eskaintza. Gaur egun Iturbide Egoitzaren azpian duten lokalaren ordez, beste egoitza bat proposatu die Udalak. Abaroakoei ez zaie egoitza berria gustatu, eta eskaintzari ezezkoa esan diote.

Abaroarako eta Iturbide Egoitzarako asmo berriak ditu Arrasateko Udalak. Datorren abenduan Abaroa hustu, eta toki hori egoitzarako bideratu asmo du Udalak. Hori dela eta, Abaroako bazkideei beste egoitza bat eskaini diete, seguruen Zerrajera inguruan. Abaroako bazkideek ez dute lokal berria egoki ikusi. Gaur egun 2.000 bazkide ditu Abaroak, eta eskainitako lokal berria txikia dela deritzote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak