Jaurlaritzatik 4 milioi euro lortu nahi dituzte Santa Marina ingurua hobetzeko

Nerea Zubiete 2004ko mar. 23a, 13:49
Santa Marinan, Makatzenan eta Santa Teresan hainbat lan egiteko, Eusko Jaurlaritzako Izartu programa baliatu nahi du Arrasateko Udalak. Zehazki, 4 milioi euroko diru-laguntza lortu nahi du Udalak inguru hori hobetzeko lanak aurrera eramateko.

Diru-laguntza hori lortzeko, eskaera egingo diote Jaurlaritzari, atzo Udaletxean eginiko ez ohiko osoko bilkuran adostu zutenez. Horrela, gure herrian ere egoera okerrenean dauden eremuak birgaitzeko urratsak eman ahal izango dira. Santa Marina auzoaren inguruan egingo dituzte lan horiek.

Joseba Ugalde, garapen estrategikoko zinegotziak, bertan egiteko dituzten asmoen artean hauek azpimarratu ditu: San Frantzisko Xabierretik zumardiarainoko igogailu bat jartzea, Hondarribia kalean eskailera mekanikoak, plaza bat, lur azpiko aparkalekuak eta haurrendako parke bat.

Izartu programaren bitartez, herriaren, ingurumenaren eta gizarte arloko azpiegituren inguruan dauden defizitak eta akatsak gainditu nahi dira. Horretarako, baldintza batzuk jartzen ditu Jaurlaritzak eta Arrasateko santamaina auzoak horietariko batzuk betetzen ditu, nahikoa Izartu programaren diru laguntza guztiaren erdia jasotzeko, hau da, gehienez, Arrasateko udalak 4 milioi euro jaso ahal izango ditu. Hain zuzen, Santa Marina inguruak Jaurlaritzak ezarritako 5 baldintzetatik 3 betetzen ditu, hain zuzen, azken urteetan bertako biztanle kopurua jaitsi egin dela hartu dute kontuan, eta bestetik ikasketa maila eta langabezi tasa ere hartu dute kontuan.

Ekainean jakingo du Arrasateko udalak Izartu programaren diru laguntzarik jasoko ote duen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak