Jardunaldi horiek honako helburuak dituzte: ikasleen artean antzerki zaletasuna hezkuntza adierazpen gisa lantzea, eta ikasleak antzokira eramatea antzerkia ikusten ohitzeko.
Martxoaren 24an eta 25ean, DBHko 1. zikloko ikasleek bost antzezlan egingo dituzte, herriko gainontzeko ikasleentzat. Guztira, 120 bat ikaslek antzerkia egingo dute, eta 1.600 bat ikaslek antzezlanak ikusiko dituzte.
Horrez gain, martxoaren 31n, apirilaren 1ean eta maiatzaren 20an, umeendako antzerki talde profesionalek ikuskizunak egingo dituzte.
Jardunaldiak osatzeko, hainbat ikaslek bisita gidatuak egingo dituzte Amaia Udal Antzokira. Jardunaldi horien aurrekontua 10.000 euro da.