Bihar, martitzena, Imanol Telleriak eta Oscar Bustok egingo dute hitzaldiak. Imanol Iraken izan zen iaz, eta Oscar, berriz, Palestinan. Herri bi horietako egoera izango dute mintzagai, 19:00etatik aurrera. Eguenean, Loles Olivan hurbilduko da Arrasatera. Mundu arabiarraren gainean egingo du berba Lolesek, gutxi ezagutzen baita mundu hori.