Iker Elorza Irlandan, Euskarians-ekin

Xabier-Urzelai 2004ko martxoaren 18a

Arrasate Errugbi Taldeko Iker Elorza jokalari arrasatearrak Euskarians-ekin jokatuko du bihar, egubakoitza, Irlandan. Euskadiko selekzioan esku hartu du Ikerrek, baina lehenengo aldia da Euskarians-eko selekzioan parte hartuko duena.

Iker Elorza errugbi jokalari mondragoetarrak 20 urtetik beherako Euskarians selekzioarekin jokatuko du bihar, egubakoitza, Irlandan. Partidua Sutton-en izango da, eta Euskariansek Irlandako selekzioaren kontra neurtuko ditu indarrak.

Euskadiko selekzioa Hego Euskal Herriko jokalariek osatzen dute, eta Euskarians-ekoa Euskadiko selekzioaren eta Iparraldekoen batuketa da. Esan barik doa, Iparraldean errugbiak daukan garrantzia kontutan hartuta, selekzio horrekin jokatzea meritu handikoa dela. Euskadiko selekzioarekin jokatzea zer den badaki ere, Arrasateko jokalaria lehenengo aldiz izango da Euskarians taldean. Irlandako selekzioa Hego Afrikan jokatuko duten Munduko Txapelketa dabil prestatzen, eta Euskarians-en kontrako lagunarteko partidua prestaketa fase horren barruan dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak