Arrasateko kirol proiektuko 300 bat neska mutiko Tau Baskoniaren partidara

Gorka Etxabe 2004ko martxoaren 17a

Arrasateko kirol proiektuko ordezkariak Gasteizera joango dira gaur, Tau Baskoniaren eta Moskuko CSKAren arteko partidua ikustera. Urtero joaten dira Baskoniaren paridu bat ikustera Arrasateko kirol proiektukoak, eta aurten Europako ligako neurketa bat aukeratu dute.

Arrasateko 300 bat neska mutiko abiatuko dira Gasteizera, eta arratsaldeko 7etan irtengo dira Iturbide egoitza paretik. Sei autobus bete dituzte Arrasateko haurrek. Gainera, Mondragon Unibertsitatetik ere beste autobus bat joango da Fernando Buesa Arenan jokatuko den partida ikustera.

Partidua 20:40ean hasiko da, eta Baskoniak irabaziz gero, lauko finala jokatzeko aukera izango du. Ea norgehiagoka polita ikusteko aukera duten Arrasateko kirol proiektukoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak