Muskulazio entrenatzaile titulu nazionala lortzeko ikastaroa antolatu du Arizmendik

Leire Kortabarria 2004ko mar. 16a, 17:20
Muskulazio entrenatzaile titulu nazionala lortzeko ikastaroa antolatu dute Arizmendi Ikastolak eta Beti Ona gimnasioak. 20 ordukoa izango da eta Arrasaten emango dute apirilaren 2tik 4ra bitartean.

Ikastaro horren bidez, Espainiako Fisiokulturismo Federazioak ematen duen titulu gorena lortzen da, hau da, entrenatzaile titulu nazionala. Prezioa da 385 euro eta, nork bere kasa eginez gero, garestiagoa litzatekeela dio Arizmendik, izan ere, aldez aurretik lurralde eta erkidego mailako ikastaroak egin beharko lirateke.

Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa da kiroleko goi mailako heziketa zikloa eginda izatea, edo SHEE-IVEF-ean edo Hezkuntza Fisiko arloko magisteritzan matrikulatuta egotea.

Programak lau atal ditu: ariketen sistematika (apirilaren 2an); indar-entrenamenduaren sistema eta ekipamenduaren azterketa (apirilaren 3an, goizean); gimnasioko praktikak (apirilaren 3an, arratsaldean); eta dietetika eta nutrizioa (apirilaren 4an). Irakasle guztiak muskulazio entrenatzaile nazional tituludunak edo SHEE-IVEF-ean lizentziadunak dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak