Uribesalgon protestan jarraitzen dute

Atzo eta gaur ez dute lanik egin Arrasateko Utillajes Uribesalgo enpresan. Langileek greba egin, Gasteizera joan eta han bilkura egin dute bertako lantegiaren aurrean.contributors:

Arrasateko Utillajes Uribesalgo enpresako langileek protestan jarraitzen dute. Beharginen ordezkariek salatu dute behin baino gehiagotan Uribesalgoko arduradunek itxi egin nahi dutela Arrasateko lantegia 2006 urterako. Hau guztia, euren hitzetan, milioika etekin lortu eta enpresaren jabeek poltsikoak bete eta gero.

Atzo eta gaur greba egin dute langileek, ez dute lanik egin. Gainera, Gasteiza joan eta enpresak bertan duen beste lantegiaren parean bilkurak egin dituzte bi egunotan. Gasteizko beharginen elkartasuna jaso nahi izan dute Arrasatekoek.

Azkenaldian bildu dira langileak zuzendaritzarekin, eta enpresa batzordea enpresako arduradunek har ditzaketen erabakien zain dago aurrerantzean ze protesta ekitaldi egin erabakitzeko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.