Hauteskunde kanpainako gaurko ekitaldi nagusia Arrasaten egingo du EAJk

Gorka Etxabe 2004ko martxoaren 10a

Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Josu Jon Imaz Euskadi Buru Batzarreko presidentea eta senaturako eta kongresurako hautagaiak izango dira zazpietatik aurrera San Viatorreko areto nagusian.

Eusko Alderdi Jeltzaleak Arrasaten egingo du gaurko ekitaldi nagusia. Hauteskunde kanpaina amaierara iristen ari da, eta Jeltzaleek Debagoiena aukeratu dute gaurkoan kanpaina egiteko.

Goizean Oñatin izan dira eta arratsaldean Arrasaten. Arratsaldeko zazpietatik aurrera San Viatorreko areto nagusian egingo dute mitina. Ibarretxek eta Imazek ere esku hartuko dute EAJren ekitaldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak