Pozik daude Elkarriko kideak joan den zapatuan Arrasaten lortu zuten sinadura kopuruarekin. Hala ere, beste ahalegin bat egingo dutela aurreratu dute. Martxoan berriro ere kalera aterako dira bake konferentziaren aldeko sinadurak eske. Debagoienean, guztira 3.245 sinadura bildu ziren.