Zaragozako eta Renoko unibertsitateetako ikasleak bisitari Arrasaten

Gorka Etxabe 2004ko mar. 5a, 11:17
Zaragozako Unibertsitateko 30 bat ikasle eta irakasle Arrasaten izango dira gaur. MCCko eraikin nagusia, Alecop eta Mondragon Unibertsitatea ikustera etorri dira. Renoko unibertsitateko ikasleak ere gure artean izango dira.

Zaragozako eta Renoko unibertsitateetako ikasle eta irakasleek goizeko 10etan ekin dute bisitaldia. Zaragozako ordezkariak MCCko eraikin nagusira gerturatu dira, eta bertako ordezkariekin solasaldia izan dute. Jose Mari Larrañagak gidatutako bisitaldia egin dute MCCn. Ez da lehenengo aldia Aragoiko hiriburutik Arrrasatera datozena. Aurten, gainera, Senaturako hautagai bat ere izango da bisitarien artean.

Renoko Unibertsitatekoak Alecop ikustera etorri dira

Ameriketako Estatu Batuetatik ere etorri dira gaur. Renoko unibertsitateko ikasleak Donostian eta Bilbon daude ikasturte honetan, eta gaur, Arrasatera gerturatu dira, Alecop enpresa bisitatzera. Eguerdiko 12etan hasi dute bisitaldia Renokoek.

Ikasle asko euskara ikasten ari dira, eta gehienek menperatzen dute gaztelania. Jose Mari Larrañagak esan digunez, “oso interesatuta daude euskal kulturan eta hizkuntzan”. Kooperatibismoaren gainean ere egin dituzte ikerkuntzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak