Truke Programako ordezkariak goizean goiz iritsi dira Mondragon Unibertsitateko Arrasateko Campusera. Ingenieritzako ikasleekin egoteko aukera izan dute, eta esperientziak elkar trukatzeko. Horretarako, Arrasateko Campuseko areto nagusian elkartu dira, eta Asiatik, Afrikatik eta Ameriketatik etorritako lagunek euren esperientzien berri eman diete eskolako ikasleei. Bi orduko saioa izan da, eta gustura izan dira ikasleak.
Beñat Arzadun eta Eneritz Pagaldai gogoan izan ditu Mozambiqueko ordezkariak
Mozambiqueko ordezkariak gogoan izan ditu Beñat Arzadun arrasatearra eta Eñeritz Pagaldai aretxabaletarra. Biak ere Mundukideko kideak dira, eta Mozambiquen daude proiektu bat aurrera atera nahian.
Aurreneko aldia da, horrenbeste ikasle eta truke programan esku hartzen ari diren lagunek era horretako saio bat egiten dutena, eta Jose Mari Larrañagak esan digunez, gehiagotan errepikatu beharko litzateke.
Bihar Arizmendi ikastola, eta Alecop eta Erkop enpresak bisitatuko dituzte
Saio aberasgarria izan da gaurkoa, eta dagoeneko, ikasle arrasatearrak hasi dira proiektuak prestatzen. Hirugarren munduan garatzeko proiektuak guztiak ere. Alecop-era ere gerturatu dira gaur, eta Erkop enpresara ere bai. Bihar Almenen izango dira goizean eta Lankin arratsaldean. Asteburuan, berriz, turismoa egingo dute Iparralden.