Goio Aranaren diseinua Esteponako jardunaldietan mintzagai

I.A. 2004ko mar. 4a, 13:19
Esteponako jardunaldietan komentatu dute ezaguna dela Goio Arana diseinatzaile arrasatearra. Joxe Aranzabal izan da bertan eta hango kontuak idatzi ditu Sustaturako. Arrasatearraren diseinu lan bikainak izan dira hizpide. Atari hau ere, goiena.net, Goiok eta Maite Rementeriak diseinatu dute.

Sustatun idatzitako albistea ekarri dugu goiena.net-era ere. Osorik irakurtzeko jo Sustatura. Horrela dio pasarte batzuetan.

  • Goio Arana izango da, seguruenik, euskarazko prentsak eman duen diseinatzailerik sarituena nazioartean.

Sariak nazioartean

  • 1997. SND erakundearen Design aldizkariak The Best Small Paper aukeratu zuen Arrasate Press, alegia, Egunkari Txikirik Onena.
  • 2002. Urte hartan Goienkariak aipamen berezia jaso zuen Europako Egunkarien Elkarteak emanda, Goienka2a izeneko koadernilloan egindako hiru lanengatik.
  • 2003. Iaz Europako Egunkarien Elkarteak argitalpen onenaren saria eman zion Goienkariari, tokian tokiko argitalpenen artean. Klik egiten baduzue aurreko estekan, hautatu Goienkaria ezkerrean, eta epaimahaiaren iritzia ikusiko duzue, astekariaren hainbat orrirekin batera.

Martxoaren 30ean Vienan

Hil honen 28tik 30era, Goio Arana Vienan izango da iazko saria jaso, eta, horrekin batera, hitzaldi bat emateko —Nola Bistaratu Tokian Tokiko Gaiak— Europako Egunkarien Kongresuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak