10. urteurreneko ekintzen gainean berba egingo du Ekin elkarteak batzar nagusian

Leire Kortabarria 2004ko mar. 4a, 11:22
Ekin Emakumeak elkarteko kideek aurtengo egitasmoen gainean hitz egingo dute gaurko batzar nagusian. Pablo Uranga kaleko euren egoitzan izango da, 18:30ean. Besteak beste, elkartearen 10. urteurreneko ekintzak prestatzen hasiko dira (datorren urtean da urtemuga). Era berean, Topagunea federazioko bazkide egitea proposatuko da.contributors:

Aurtengo egitasmoak eta aurrekontua eztabaidatuko dute Ekin-eko bazkideek. Orain arteko lan ildoarekin aurrera egingo du Ekinek: hain zuzen, auzoko ekintzekin jarraituko du, batez ere Musakola auzoan.

Azken aldian irekitako beste lan lerro bat izan da nesken taldea. Gazteokin egindako lanarekin pozik dago elkartea, eta ekintza berriak proposatuko ditu.

Euskalgintzaren plan estrategikoaren barne gogoeta egingo du elkarteak. Planak genero ikuspegia bultzatu du, eta horren barne hainbat estrategia landu dira. Aurten, hori lantzeko batzorde bat osatuko dute, eta gida bat kaleratu. Era berean, landuko dute familiaren garrantzia euskararen transmisioan.

Iazko jardueren balorazioa ere egingo du Ekin elkarteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak