Emakumeei ez zaie erakargarri automobilen mekanika

Maria Agirre 2004ko martxoaren 4a

Ez da emakumerik apuntatu Udalak automobilen mekanikaren inguruan antolatu duen ikastarora. Bereziki emakumeei zuzenduta dago ikastaroa, baina 12 lagunek eman dute izena, eta guztiak gizonezkoak dira. Oraindik ikastaroan esku hartzeko aukera dago.

Atzeratu egin dute ikastaroaren hasiera. Martxoaren 15ean hasiko da, eta uztailera arte iraungo du. Aretxabaletako institutuan emango dira eskolak. 15 lagunendako tokia dago, eta oraingoz, 12 gizonezkok eman du izena. Informazio gehiagorako galdetu Inem-en bulegoan, edo Arrasateko Udaleko enplegu sailean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak