Emakume Txokoak egitarau zabala antolatu du martxoaren 8a behar den bezala aldarrikatzeko. Zapatuan, martxoaren 6an, goiz osoan, Euskal Herriko hainbat herritako emakume baserritar eta artisauek azoka egingo dute, Herriko Plazan.
12:00etan, La Tirili antzerki taldeak kale ikuskizuna egingo du, eta 13:00etan, bertsolariak izango dira.
Horrekin lotuta, astelehenean, martxoaren 8an, kale agerraldia deitu dute, 19:00etan. 19:30ean, luntxa egingo dute Osoko bilkura aretoan.