Kirol argazki lehiaketa antolatu du MUk

Xabier-Urzelai 2004ko martxoaren 3a

Mondragon Unibertsitateak kirol argazki lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketa horretan MUko ikasle eta irakasleek hartu dezakete esku, eta Kirola Mondragon Unibertsitatean izango da gaia.

Argazkiak zuri beltzean edo koloretan izan daitezke, eta argazki bakarra edo hiru argazkiz osatutako bilduma aurkeztu ahal izango da. Argazki onena aurkezten duenak 90 euro irabaziko ditu, eta argazki bilduma onenak 180 euro. Jakin, argazkiek gutxienez 20x30 zentimetroko neurria izan beharko dutela, eta 30x40 zentimetroko kartoi mehe euskarrietan aurkeztu beharko dituztela. Gainera, argazki bakoitza izendatuta egon beharko da, eta izenak argazkiaren esangura islatu beharko du. Argazkiak apirilaren 2an aurkeztu beharko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak