PPk dio Epeleko araztegia 2005ean egingo dutela

Gorka Etxabe 2004ko martxoaren 3a

PPk hauteskunde kanpainako ekitaldia egin du Arrasaten. Jose Eugenio Azpiroz kongresurako hautagaiak eta Gonzalo Quirogak esku hartu dute ekitaldian. Popularrek esan dute Epeleko araztegia datorren urtean egingo dutela.

Espainiar estatuko aurrekontu orokorretan sartuko dute Epeleko proiektua. 24 milioi euroko kostua izango dute lanek eta 2005ean hasiko dira eraikitzen. Alderdi Popularreko batzarkide Gonzalo Quirogak esan du, “datorren urtean Debagoienean egingo den proiekturik garrantzitsuena izango da Epelekoa”.

Ekitaldi politikoa Arrasateko kaleetan

Arrasateko eta Aretxabaletako zinegotzi Itziar Lamarain eta Silvia Camporro ere ibili dira propaganda banatzen eta euren proiektu politikoa azaltzen Arrasateko kaleetan.

Laubide plazan egin dute hitzordua eta handik San Andres auzorantz abiatu dira. Bidean aurkitu dituzten herritarrekin berba egiteko aukera izan dute popularrek. Besteak beste, kooperatiben alde lanean segituko dutela esan dute popularrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak