Igerilekuko uraren %5a atera egiten dute gauero, eta berria sartu. Horretaz arduratzen den makinak, baina, huts egin zuen igande gauean eta %5a beharrean igerileku osoa hustu zuen.
Musakolako kiroldegiko arduradunek igerilekua betetzen jarri zuten berriro, baina gutxienez ostegunera arte ezin izango dute zabaldu. Izan ere, aurretik tenperatura egokia hartu behar du urak.
Igerileku handia ez baina txikia irekita egongo da egun hauetan.