PP alderdiko hainbat hautagai Arrasaten izango dira 12:00etan. Laubide inguruan egingo duten ekitaldian, datorren legealdian zergak gutxitzearen inguruan egingo dute berba.
Beranduago, 19:30ean, EAkoak Monterronen bilduko dira ekitaldi politikoan esku hartzeko. Alderdi horretako hiru kide arituko dira berbetan: Begoña Errasti presidentea, Begoña Lasagabaster kongresurako hautagaia eta Carlos Garaikoetxea, EAko presidente ohia.