Erakusketa bat, ikastaro bat eta ekitaldiak antolatu ditu Emakume Txokoak martxorako

Leire Kortabarria 2004ko mar. 1a, 18:32
Emakumearen Nazioarteko Eguna aurki izango dugula-eta, hilaren 8rako bertarako eta inguruko egunetarako ekintzak antolatu ditu Emakume Txokoak.

Martxoaren 8an hasi eta lau astelehenetan, emakume gazteei zuzendutako sexualitate ikastaroa egongo da. Izena emateko epea martxoaren 4an itxiko dute.

Era berean, hilaren 15era arte, SOS Arrazakeria taldeak antolatutako Emakumeak eta inmigrazioa erakusketa bisitatzeko parada dugu, Emakume Txokoan.

Bestalde, honako ekitaldiak egongo dira martxoaren 8an inguruan:

  • Martxoak 8, astelehena: Emakumeon eskubideen alde, elkartu bideak leloarekin kale agerraldia egingo dute, Seber Altube plazan hasita, 19:00etan.
  • Martxoak 10, eguaztena: Emakumeak eta inmigrazioa hitzaldia egingo dute Celina Pereda (Harresiak Apurtuz) eta Marta Eugenia (Munduko Emakumeak), Emakume Txokoan, 18:00.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak