Besaidekoek iraupen eskia egiten ikasteko ikastaroa antolatu dute martxoaren 6 eta 7ko astebururako. Irteera Somportera egingo dute (Jacatik 30 kilometrora), eta leku aproposa da, iraupen eskia egiteko zirkuitua dago-eta.
Ikastaro horretan esku hartu gura duenak, martitzenean (martxoak 2) edo eguaztenean (martxoak 3) eman ahal izango du izena, Besaideren egoitzan, 19:30etik 20:30ak bitartean. Jakin, gainera, eski monitoreak eta eskiak alokatzeko aukera izango dela. Irteera horretan esku hartzeko, Besaideko bazkide ez direnek 65 euro ordaindu beharko dituzte; bazkideek, berriz, 60 euro. Prezio horren barruan daude materialaren alokairua, aterpetxea erdi pentsioan, garraioa eta eski irakasleak. Kontuan izan izena ematerako orduan 30 euro aurreratu beharko dituzuela.