Aurre-estreinaldia martxoaren 28an izango da, domeka, umeendako zinema emanaldi sortaren barne. Amaia Udal Antzokian izango da, 12:00etan. Euskarazko bertsioa ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Glup oso arrakastatsua izan da: Goya sarietan, animaziozko luzemetrai onenaren sarirako proposatu zuten. Era berean, Alemaniako Potsdam hiriko animaziozko zinema jaialdi baterako aukeratu zuten. Aitor Arregi oñatiarrak egin ditu zuzendari tekniko lanak.