Gailu berri honek begiratzen du arropak behar bezala daudela banatuta garbigailuaren barruan. Horrela argitaratu du @euskadi argitalpen digitalak.
Baldin eta garbigailuak igartzen badu arropa gaizki banatuta dagoela, hasten da buelta gehiago ematen, harik eta arropa berdindu den arte danborraren barruan. Hau lortzeko, Fagorreko teknikariek beste algoritmo bat sartu dute makinaren sistema elektronikoan, makinak jakin dezan zenbat jantzi dauden barruan, eta horrela kalkulatzeko zer inertzia beharko duen.
Fagor Etxeko Tresna Elektrikoak aspaldi hasi zen teknologia berriak txertatzen bere produkturik salduenetan.