ONA-PRES eta IKERLAN-ek lastertasun handiko TRY-OUT prentsa egin dute, Estatuko azkarrena

iban arantzabal 2004ko ots. 25a, 18:59
I+D+I proiektu bat izan da. Prentsa hidraulikoa da eta azkar dabilen horietakoa. Estilo honetako lehenengoa da Estatuan. Hau erakuste aldera, jardunaldi bat antolatu dute martxoaren 31rako.

Zertarako den prentsa

Zertarako den prentsa

Prentsa mekanikoetan jartzeko trokelak jartzen ditu prest. Horrela, denborak murrizten dira eta ez dago zertan aldatzen eta jartzen egon behar den denboran baino gehiagoan. Ikerlanek egindako lanak bereziki lagundu du horretan, beraiek bidalitako prentsa oharrean agertzen denez. Hauek dira egin dituzten lanak:

  • Prentsa kontrolatzeko sistema bat: Indarra eta posizioaren arteko kontrola du TRY-OUT-EK
  • Prentsa horren simuladorea: Hau, langileen segurtasunari begira egindako proiektua da eta nolabait esatearren, prentsa birtual baten antzerakoa da. BATZ enpresak ere izan du zeresana.

Jardunaldiak

Martxoaren 31rako antolatu ditu jardunaldiak IKERLANEK. Prentsaren garapeneanegin daitezkeen simulazio teknikak izango dira gaia. TRY-OUT Prentsak nola lan egiten duen ere han erakutsiko da. Baita kostuak, diseinua, prozesuak…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak