Elurrari aurre egiteko makinak gertu ditu Udalak

Maria Agirre 2004ko otsailaren 25a

Datozen egunetan elurraren bisita izango dugula eta, Udalak gertu ditu elurra kentzeko makinak. Hiru makina ibiliko dira herriko eta auzoetako bideak garbitzen. Lehentasuna ospitale eta anbulategi inguruko bideek izango dute. Brigadako langileek, pazientzia ere eskatu diete arrasatearrei.

Sekulakoa ei dator, hori diote eguraldi aditu guztiek. Horren aurrean, Udalak gertu ditu elurra kentzeko makinak. Udalak pazientzia eskatu die herritarrei. Elurra egiten badu, etenik gabe kaleak eta auzoak garbitzen ibiliko direla aurreratu dute, baina une berean toki guztietan ezin izango direla egon aurreratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak