Alderdi Popularreko eta sozialistako zinegotziek esan dute, Manu Azkarate ez dela preso politikoa. EAJ, EA eta Aralar alderdiek, berriz, presoaren eskubideak errespetatzea eskatu dute, eta puntu bi jasotzen dituen mozioa onartu dute. Batetik, Azkarate aske uztea eskatu diote Espetxeetako Zuzendaritzari, eta bestetik presoaren senitartekoei elkartasuna adierazi diote. Gaur goizean egin da osoko bilkura Udaletxean.