"Periferiak" topaketetan Iban del Camporen bi dokumental ikusgai

Otsailaren 23tik 29ra bitartean, izango dira Bilbon Periferiak topaketak. Hainbat sortzaile ezagunen lanak bilduko dira bertan. Horien artean, Iban del Campo arrasatearra izango da eta bi filma ikusi ahal izango dira.

Bernardo Atxaga, Lydie Salvayre eta Gianni Celatiren begiradak eta Maria Muñoz, Paolo Virno, Marina Garces, Yann Moulier Boutang, Ander Lipus eta hainbat eta hainbat sortzaileren proposamenak aurkitu daitezke Periferian, iaz Livornon (Italia) egindako jardunaldien ildotik.

Zubiak egitarauaren bidez, Periferiak zinemari emango dion tartean azalduko dira Iban del Camporen "Gezurren labirintoa" dokumentala eta

"Un tal Eusebi" eta "Gezurren labirintoa"

Otsailaren 24an ikusi ahal izango dira Iban del Camporen bi lanak. Bilborocken izango da gaueko 22:00. Alde batetik, "Un tal Eusebi" dokumentala emango dute.

Bestalde, Ixiar Rozasek eta Iban del Campok Livornoko esperientziari buruz eginiko "Gezurren labirintoa" dokumental aurkeztuko dute. Bertan, John Berger ezoroimenaren hizkuntzaz hitz egiten duen Londresko idazlea agertzen da. Berger ez da Bilbon egongo arrazoi pertsonalak direla eta.

"Periferiak": egitaraua

Otsailak 23:

  • 19:00: Topaketa. "Hizkuntza berriak: lekua eta ezlekua". Ander Lipus, Victor Nubla eta Maria Muñoz. BilbaoArten.
  • 22:00: Dokumentalak. "Archivos Babilonia" (OVNI-Bartzelona) eta "Los colegiales se siguen amando" (Paco-Toledo-Txile). Bilborocken.

Otsailak 24:

  • 19:00: Solasaldia. "Beldurraren kultura eta idazketa". Lydie Salvayre eta Luisa Etxenike. Bidebarrietako liburutegian.
  • 22:00: Dokumentalak. "Un tal Eusebi"(Iban del Campo) eta "Gezurren labirintoa" (Ixiar Rozas eta Iban del Campo). Bilborocken.

Otsailak 25:

  • 19:00: Topaketa. "Zenbat balio du hiri batek?". Alessandro Dal Lago, Iñaki Uriarte eta Santiago Cirugeta. BilbaoArten.
  • 22:00: Kontzertu errezitaldia. Lydie Salvayre, Serge Teyssot-Gay, Marc Sens, Jose Luis Padron, DJ Makala, Harkaitz Cano, Meritxell Cucurella, Pako Aristi, Miren Agur Meabe, Kirmen Uribe eta Livornoko samuraiak.

Otsailak 26:

  • 19:00: Solasaldia. "Nahiago nuke ez egin". Gianni Celati eta Harkaitz Cano. Bidebarrietako liburutegian.
  • 22:00: Dokumentala. "Case Sparse" (Gianni Celati). Kontzertu akustikoa (Ruper Ordorika). Kafe Antzokian.

Otsailak 27:

  • 19:00: Topaketa. "Masatik jendetzara?". Paolo Virno, Marina Garces, Yann Moulier Bourang, Emmanuel Renault. BilbaoArten.
  • 22:00: Kontzertu akustikoa. Ruper Ordorika. Kafe Antzokian.

Otsailak 28:

  • 19:00: Solasaldia. "Begiradak eta memoriak ertzetik". Bernardo Atxaga eta Pilar Vazquez. Bidebarrieta Liburutegian.

Otsailak 29:

  • 11:00: "Burdinazko itsasadarra" ibilaldia Iñaki Uriarte arkitektoarekin. Irteera Uribitarte aurretik, Ezkerraldean.
  • 17:30: "Irudipuinak". Ixabel Agirresarobe eta Mattin. Kafe Antzokian.
  • 20:00: Antzerkiola imaginarioa. "FTI'"antzezlana eta "El Toro" musika errezitaldia. Kafe Antzokian.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.