Aratusteak bai, baina deskantsua ez

Xabier-Urzelai 2004ko ots. 20a, 11:55
Arrasaten aratusteak martitzenean ospatuko baditugu ere, Euskal Herriko leku askotan asteburuan ospatuko dituzte. Hori dela-eta gazte mailetako talde askok deskantsua izango dute asteburuan. Talde nagusiek, berriz, ez dute atsedenik hartuko. Futbolean, saskibaloia, errugbian eta eskubaloian egongo da zer ikusi.

Mondrak bihar arratsaldean (16:00, Lesakan) jokatuko du Beti Gazteren kontra. Norgehiagoka jokatu eta gero, Tolosara joateko aukera ederra izango dute, baina talde mondragoetarra ez dago parrandarako; azkeneko lau partiduak galdu egin dituzte-eta.

Errugbiko mutilek ere zapatu arratsaldean jokatuko dute, Santanderren. Horiek ere 16:00etan dute partidua, eta norgehiagoka garrantzitsua da, igoera fasean buru-belarri dabiltza-eta. Bidaia luzea egin eta gero, izango dute juergarako gogorik?

Ointxekoek merezi dute parranda egitea

Zapatu arratsaldean jokatuko du Ointxe Arrasatek, baina normalean baino beranduago (20:00, Iturripen). Durangoko Tabirako izango da Iturripen, eta talde mondragoetarraren bolada onari amaiera ematea izango da bizkaitarren helburua. Arrasatek jokatu dituen sei partiduak irabazi egin ditu, eta marka horrekin aratusteak gura moduan ospatzeko eskubidea dute.

Azkenik, Arrasateko eskubaloiko mutilek martitzenera arte itxaron beharko dute. Edo bestela, domeka arratsaldean Aretxabaletara joan ahal izango dira. Zapatu gauean, baina, etxean lasai-lasai. Arrasateko hiru taldeek domeka goizean jokatuko dute. Arrasate C taldeak goizeko 10:00etan, 11:00etan Arrasate Bk eta 12:00etan AGR Arrasatek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak