Aurreko urtean baino 1000 erabiltzaile gehiago izan zituen herri autobusak iaz

Gorka Etxabe 2004ko otsailaren 17a

Arrasateko herri autobusak 2002an baino 1000 erabiltzaile gehiago izan zituen iaz. Dena dela, gorakada aurreko urteetakoa baino askoz txikiagoa izan da. Hori dela eta, bidaiarien kopurua areagotzeko, Leintz Garraioak enpresak bi eskaera egin dizkio Udalari.

Aurreikuspen baikorrenak baino bidaiari gehiago izan zituen Arrasateko herri autobusak 2003an, hala ere, azken urteetako gorako bilakaera dezente moteldu da. Guztira, 193 mila bidaiari izan zituen Arrasateko herri autobusak.

Leintz Garraioak enpresako ordezkariek uste dute bi lineek gainezka egin dutela, eta horrexegatik maistazuna areagotzeko eskaria egin diote Udalari.

Eguraldi kaskarrarekin erabiltzaile gehiago

Datu bitxiak ere eman dituzte jakitera. Erabiltzaileen kopuruari erreparatzen badiogu, irailean 19.700 erablitzaile izan ziren, eta abuztuan 10.500. Horiexek dira, hilerik emankorrena eta kaskarrena.

Jakin dugunez, eguraldiak eragin handia izaten du bidaiarien kopuruan. Eguraldi txarra eginez gero, herritarrek autobusa erabiltzen dute. Ona egiten duenean, berriz, autobusa ez da betetzen.

Eroskiko zerbitzuaren erabilera moteldu egin da

Herri autobusaren beste datu batzuk ere eman dituzte. Bidaiarien %45ek dute bonobusa. Eroskiko zerbitzua da erabiliena, datu orokorraren % 20rekin. Hala ere, zerbitzu horretan ere beherakada bat atzeman du Leintz-Garraioak enpresak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak