Arrasateko Musakolako igerileku klimatizatuak itxita egongo dira hil honen 23tik 29ra. Horrela eman du jakitera, AUKEA kirol erakundeak prentsa ohar baten bitartez. Urteroko garbiketa egiteko egongo dira itxita igerilekuak datorren astelehena eta igandea bitartean, biak barne.
Hori bai, AUKEAk azaldu du medikuaren gomendioz igerilekua erabili behar duten herritarrek aukera izango dutela Aretxabaletako Kirol Etxera joateko.
Horretarako, aurretik egiaztagiri bat eskatu beharko da Musakolako kiroldegiko kirol medikuntza zerbitzuan.
Musakolako igerilekuak datorren astean itxita egongo dira, baina ez sauna eta lurrun bainuak. Hauek ohiko ordutegia izango dute.
Gai honen inguruko edozein argibide jaso nahi izatekotan Musakolako kiroldegira deitu dezakezue edo bulegoetatik pasa.