Hauteskunde mahaietan egongo diren lagunak aukeratu dituzte

Nerea Zubiete 2004ko ots. 16a, 11:20
Arrasateko Udaletxean osoko bilkura egin dute gaur, martxoaren 14an egingo diren Estatuko Gorte Nagusietako hauteskundeetarako, hauteskunde mahaietan egongo diren kideak aukeratzeko.

Gaurko zozketan aukeratu dituztenak 297 lagun dira , Arrasaten egongo diren 6 hauteskunde ikastetxeetako mahaietan egongo direnak. Ferixalekua izango da botoa emateko ikastetxe bat, Musakolako Herri Eskola beste bat, Santamainako Toki Argi Elkartea ere bai, Bedoñabe Herri Eskola, Erguin eta Jokin Zaitegin izango da azken ikastetxea. Herrian 6 ikastetxe izango dira, 33 mahairekin. Mahai bakoitzean lehendakaria eta bi bokal egon behar dira legez. Gaur aukeratu dituzten 297 lagunen artean 99 titularrak izango dira eta gainontzekoak ordezkoak.

Emaitzak Bergarara

Arrasaten aukeraketa egin ondoren, emaitzak Bergarako Hauteskunde Batzordera bidaliko ditu Udalak, eta Batzorde horren esku geldituko dira hurrengo erabakiak. Beraz, mahaietan egotea egokitu zaien herritarrek Bergarara zuzendu beharko dute egin beharrekoa, hau da, erreklamaziorik egin beharko balitz, Bergaran egin beharko dute.

Hurrengo egunetan jakingo dute Arrasateko herritarrek, martxoaren 14an hauteskunde mahaietan egotea egokitu zaien ala ez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak