XVII. Arrasate Lehiaketetan aurkezteko epea bukatu da. Guztira 149 lan aurkeztu dituzte. Horietatik, 89 ipuin; 24 poesia; 12 bertso-paper; eta 28 komiki.
AEDko kideen esanetan, aurten parte-hartzeak gora egin du. Horrez gain, nabarmendu dute parte hartzaile gehienak 1988an edo ostean jaiotakoak izan direla.
Finalisten zerrenda apirilaren 2an ezagutzera emango dute. Eta apirilaren 22an, sari banaketa ekitaldia egingo dute Monterronen.