Erreskate lanak ikusgarriak izan ziren, errekatik garabi bidez jaso zituzten eta hiru lagunak. Fagor Garagartzako parking-etik egin zituzten erreskate lanak Ertzaintzak eta suhiltzaileek. Gesalibartik zetorren auto batek eta Garagartzako bidegurutzetik ateratzen zihoan beste batek elkar jotzean gertatu zen istripua.
Ondorioz, Citroen motako autoa, Fagor Garagartza aurrekaldetik pasatzen den Aramaio errekara jausi zen. Ikusmin handia eragin zuen auto istripuak, eta jende ugari hurbildu zen bertara.