Polemika piztu da Udalak Garibairen monolitoa kendu duela eta

Maria Agirre 2004ko ots. 11a, 17:46
Hainbat arrasatearrek ez du begionez ikusten Udalak Garibairen omenez zegoen monolitoa kendu izana. Udalak esan du, monolitoaren egoera ez zela ona, ezin zela beste toki batera aldatu, baina balitekeela etorkizunean monolitoaren erreplika bat egitea.

Biteri eta Garibai inguruan lurrazpiko aparkalekua egiten hasi direla eta, inguru horretan Garibai historialari ospetsuaren omenez zegoen monolitoa kendu zuen Udalak joan den astean. Kentzerakoan, gainera, hautsi egin zen monolitoa.

Arrasatek Garibairi

Garibairen omenez egindako monolitoa 1960an inauguratu zuten. Ricardo Olaran Añibarro izeneko arkitektu arrasatearrak egin zuen piramide itxurako monolitoa. Dohainik egin zuen lan hori arkitektoak. Azpian, zera zion plaka jarri zuen: "Mondragon a Garibay".

Monolitoaren erreplika

Udalak esan digunez, oroigarriaren egoera ez zen ona, eta ezin zen hartu eta beste toki batean jarri. Hori bai, argazkiak atera dituztela, eta etorkizunean monolitoaren erreplika egitea erabaki dezaketela adierazi digute. Erreplika egin, edo Garibairen omenez beste zerbait egin Biteri, Garibai inguruan.

Udalak monolitoa bota izana, baina, hainbat arrasatearrek ez du begionez ikusi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak