Mondragoeko taldearen bosgarren diskoa Soziedad Alkoholika taldeko Jimik ekoiztu du. Diskoak 15 abesti ditu; horietako zortzi berriak dira. Tartean, Rammstein taldearen kantu baten bertsioa; Alemaniako diskoetxe batek editatu zuen, talde horren omenezko disko baten. Baita, katalanez abestutako kantu bat, beste bilduma batean editatuko dena.
Gainontzeko zazpi kantuak lehendik ere ezagunak diren doinuen remixak dira. Horiek egiteko, beste talde batzuetako lagunen kolaborazioa izan dute: Geiger (Jimi S.A.), Jose (Desvan del Matxo), Anselmo (Herf)