"Autodeterminazioa bai" dioten botopaperak erabiltzea eskatu dute Bergarako Proposamenaren aldekoek

Maria Agirre 2004ko otsailaren 9a

Martxoko hauteskundeetan erabiliko dituzten botopaperak erakutsi zituen, atzo, domeka, Batasunaren inguruko ezker abertzaleak. Uarkapen egindako ekitaldian hainbat lagun bildu ziren, eta Euskal Herriak bizi duen errepresio egoera salatu zuten.

"Autodeterminazioa bai, Nafarroa bai, Euskal Herria bai" dioen botopapera, martxoan egingo diren hauteskundeetan erabiltzea eskatu zuten atzo Uarkapen egindako ekitaldi politikoan.

Sinadurak eskatuko dituzte

Batasunaren inguruko ezker abertzaleak deitutako ekitaldian, gainera, Euskal Herriak bizi duen egoera salatzeko sinadurak bildu asmo dituztela aurreratu zuten. Nazio Batuen Erakundera heleraziko dituzte sinadurok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak