Enrike Letona, preso ohiak hitz egin zuen ekitaldia aurkezteko agerraldian eta azaldu zuen Euskal Herriak une gogorrak bizi dituela, baina itxaropenez beteak. Horren harira, Letonak esan zuen aldaketa politikoa beharrezkoa dela. Jarraitu zuen esanez, Espainiak Euskal Herriarentzat suposatzen duenari ezetz esan behar zaiola eta Euskal Herriak, bizi duen erasoaren tamainako erantzuna eman behar duela.
Domekan ekitaldia egingo dute arratsaldeko 18:30etatik aurrera Uarkapen. Bertan, Espainiaren aurkako salaketak jasoko dituzte, gero Nazio Batuen erakundearen aurrean aurkezteko.