Gora egin du Arrasateko Udalak ematen dituen zerbitzuen erabilerak

Gorka Etxabe 2004ko ots. 3a, 15:00
Arrasateko Udaleko zerbitzuetako sailak emandako datuen arabera, garabiaren erabilerak %5 igo zuen iaz. Era berean, taxi-bus zerbitzuaren erabilerak ere gora egin zuen %36. Beste zenbait datu ere eman dituzte jakitera Udal ordezkariek. Esaterako, badakizue zenbat igo den hilerriko errausketa zerbitzua?...orain jakingo dugu.

Zerbitzuetako saileko zinegotzi Luis Etxebarriarteun-ek eta teknikari Moises Altunak esandakoaren arabera, oro har, Arrasateko Udalak eskeintzen dituen zerbitzuen erabilerak gora egin du. Taxi-bus zerbitzuaren erabilera %36,2 igo da.

Arrasate eta Gesalibar arteko zerbitzuak 5.331 bidaiari izan zituen, Gesalibar eta Arrasate artekoak 4.847, eta batez besteko bidaiariak zerbitzuko 2,57 izan ziren

Hiri autobusaren erabilerak ere gora egin zuen. 2002.urtean 191.000 lagunek erabili zuten autobusa. 2003. urtean, berriz, ia 193 mila bidaiari izan zituen.

Txakurtegiaren gaineko informazioa argitaratuko dute

Kaleko txakurrak jasotzeko eta txakurtegira eramateko kontratuaren inguruko datuak ere aurreratu dituzte. Iaz, 25 txakur eraman zituzten Bergarako txakurtegira, eta horietatik 6 hil egin zituzten. Udal ordezkariek esan dute, aurten txakurtegiak 4 publikazio kaleratuko dituela, jendeak jakiteko non dauden txakurrak eta txakurra erosteko aukera izan dezaten.

Garabiaren erabilera %5 igo da

Garabiari dagokionez, aurrerantzean gidaria eta udaltzaingoa joango dira Udal garabian. Iaz 791 aktuazio egin zituen eta 500 auto erretiratu zituen. Garabiak autoa eramanez gero, 86 euroko isuna da arinena. 36 euro isunarena berarena, eta 50 garabiaren erabilerarena.

Hilerrian emaniko lurperatze eta errausketa zerbitzuen datuak ere eman dizkigute. 180 errausketa izan ziren iaz, aurreko urtean baino %28,5 gehiago. Aurten errauketa zerbitzuaren salneurria ez da garestituko arrasatearrendako, 180 eurotan mantenduko da. Ibarreko gainerako herritarrendako 216 euro balioko du zerbitzuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak