Antzerkia Iturbide egoitzan

Iker Barandiaran 2004ko urtarrilaren 29a

Nagusilan elkarteak Ausardi taldearen ‘Mujeres’ antzezlana antolatu du Iturbide egoitzan. Eguenean (otsailaren 5an) izango da, 17:00etan, doan. contributors:

Nagusilan adinduei laguntzeko boluntarioez osatutako elkartea da. Zaharrei laguntasuna ematen diete, eta aspaldian Iturbide egoitzako egoiliarrendako ikuskizunak antolatzen hasi dira. Gabon inguruan, Donostiako musikari baten kontzertua antolatu zuten.

Oraingoan, ostera, Errenteriako erretiratu batzuek osatutako antzerki talde bat eramango dute Iturbidera. Taldea Ausardi da, eta antzeztuko duten lana, ‘Mujeres’. Lan hori komedia bat da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak