Jaurlaritzak Udaletara helerazi zuen, jarduera ekonomikoetarako lurzorua sortzeko eta saltoki handiak antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana, eta horren arabera Arrasateri B kategoria zegokion, hau da, datozen 16 urtetan ezin daiteke herrian saltoki handirik egin. Herriko Udala ados ez, eta alegazioa aurkeztu zuen, A kategoria emateko eskatuz. Atzo Debagoieneko Mankomunitateak egindako bileran jakinarazi zen, Jaurlaritzak ez duela alegazioa onartu. Behin betiko erabakiaren zain, baina Jaurlaritzak agindutakoaren arabera, Arrasaten ezingo da datozen 16 urteetan saltoki handirik egin, edo dagoena handitu.