Arriskurik ez herritarrentzat, Zerrajerako kutsaduragatik

Nerea Zubiete 2004ko urt. 28a, 13:07
Zerrajera eremuan amiantoa eta zianuroa daudela baieztatu du Ihobe, Eusko Jaurlaritzako Elkarte Publikoak, aste honetan egindako azterketan. Hala ere, agintariek ziurtatu dute osagai kutsakorrek ez dutela arriskurik sortzen Arrasateko herritarrentzat.

Zerrajera inguruan gaur, garbiketa egiteko traje bereziak, babes handia ematen dutenak dituzten langileak dabiltza. Ekonor, Zerrajerako lur kutsatuak garbitzeko lanak egiten dabilen enpresako langileak dira eta traje bereziak dituzte, bertan osagai kutsakorrak daudelako: amiantoa eta zianuroa. Azken hori, zianuroa, ordea ez dakite oraindik zenbat dagoen.

Arriskurik ez

Arrasateko agintariek azaldu dutenez, Zerrajeran dauden amiantoak eta zianuroak ez dute ezelako arriskurik sortzen arrasatearrentzat. Osagaiak dauden eremua oso zehatza da eta segurtasun guztiekin aterako dituzte, ziurtatu dute udaletxean. Torlojuak egiten ziren eraikina bota behar dute eta bertan dagoen guztia ateratzen ari dira orain. Aste honetan, bertan, espero dute kutsadura guztia aterako dutela.

Torlojuen eraikina eraitsi eta gero, lurrak kentzeko lanak hasiko dira. Orduan, lur azpian gelditzen diren olio biltegiak aterako dituzte, gero lurrak garbitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak