Enkantera atera dute Gesalibarko Mikelete etxea

Maria Agirre 2004ko urtarrilaren 28a

Gipuzkoako Diputazioak hasiera eman dio Mikelete etxea enkantean emateko prozesuari. Guztira hiru etxebizitza egokitu dira Gesalibarko Mikelete etxea deitutakoan, baina bi aterako ditu enkantera. Hirugarrena saldu egin diete alokairuan bizi zirenei.

Martxoaren 8ra arte izango da eskaintzak egiteko aukera. Martxoaren 10ean, Donostian egingo den enkantean, bi etxebizitzak saldu egingo dira. Baina enkantea salneurri jakin batekin abiatu da. Lehenengo solairuko etxebizitza 46.925 eurotik abiatuko da, eta beheko solairukoa 49.655 eurotik. Otsailaren 4ean, gainera, etxebizitza horiek ikusteko aukera eskainiko da. Informazio gehiagorako dei egin 943- 48 22 23 telefono zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak