Gazte Astea aurkeztu dute

Iker Barandiaran 2004ko urt. 27a, 14:22
Astelehenean, Arrasateko hainbat elkarteetako partaidek Gazte Astea aurkeztu zuten Udaletxeko Osoko bilkura aretoan. Besteak beste, antolatu duten egitarau zabala aurkeztu zuten.

Astelehenean, Arrasateko Gazte Kontseiluak Gazte Astea aurkeztu zuen. Gazte Kontseiluak gazteen elkarteen arteko harremana eta elkarlana indartu gura ditu. Programa hori antolatzeko herriko hainbat elkartek esku hartu dute, eta gazte guztiei gonbidapena egin diete ekintzatan parte hartzeko.

Une honetan, honako taldeok osatzen dute Gazte Kontseilua: AGAKO (gaztetxeko batzarra), Txatxilipurdi, AED Gazteak, Giza Izpi Alai, Arraska skate taldea eta Besaide Gazteak. Dena den, talde horietako ordezkariek gonbidapena egin diete herriko beste elkarte edo gizabanakoei Gazte Kontseiluarekin bat egin dezaten. Horretarako, elkarte hauetako edozeinekin berba egin besterik ez dute egin behar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak