Ointxe Arrasate ondo baino hobeto dabil jaitsiera fasean. Viajes Marfilen eta Getxoren kontra irabazi eta gero, Arrasateko taldea hirugarrena da sailkapenean. Kalagorri atzerago dago sailkapenean, baina Errioxako taldea ez da kontrario makala. Bi talde horiek bihar arratsaldean izango dira nor baino nor Iturripen, eta azkeneko partiduak ikusita, seguru etxeko taldeak maila polita eskainiko duela. Horrez gain, egiten duen eguraldiari aurre egin guran, Arrasateko Saskibaloi Taldeak txokolate beroa eskainiko du partidua ikustera doazen jarraitzaileei. Hori bai dela afizioa egitea.