Gabiraia da eta Donostiara eraman dute sendatzeko

Usoa Agirre 2004ko urt. 23a, 13:27
Atzo, eguena, Arrasaten aurkitutako txoria gabiraia da, eta dagoeneko Donostian dago, Igeldon txoriak berreskuratzeko dagoen zentroan. Bertako ardurdunek esan digutenez, eskubiko hegala erorita du, baina ez du tirorik. Datorren asterako sendatuta egongo dela espero dute. Behin sendatuta aske utziko dute.

Istorio korapilatsua

Atzo, eguena, udaltzainek esan zutenez, Donostian ba omen dago hegaztiak berreskuratzeko toki bat Igeldon eta handik etorriko omen ziren txoria jasotzera. Baina, gaur goizean txoriak Arrasateko udaltzaingoan jarraitzen zuen. Gaua han pasa du. Kaxa baten barruan sartuta zegoen, egoera kaxkarrean.

Arrasate Irratikoek Igeldoko zentro horretara deitu dute gaur goizean txoriaren gainean zerbait ba omen zekiten galdetzeko. Igeldon esan diete, Diputazioko basozainaren ardura dela txoria jasotzea, baina ez dakitela Diputazioan horren berri ote duten. Diputazioko basozainen buruak ez zekien Arrasateko txoriaren berri, baina inguruan zebilen basozainari deitu dio Arrasatera txoria jasotzera etor dadila eskatuz. Jon Ugarte basozainak eraman du txoria Donostiara.

Zapelatza edo belatza? Hasiera batean zapelatza edo belatza zela uste zen. Igeldotik baieztatu digutenez, gabiraia da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak