Aitzol Lazkano Euskadiko Pilota Txapelketan

Xabier-Urzelai 2004ko urt. 22a, 11:45
Gipuzkoako Txapelketan lan ona egin eta gero, Aitzol Lazkano Euskadiko Txapelketa jokatzen dabil. Zapatu eguerdian (Uarkape, 12:30) Euskadiko Txapelketako lehenengo faseko hirugarren partidua jokatuko du. Aurreko bi partiduak irabazi egin ditu.

Aitzol Lazkano pilotari arrasatearrak gero eta gertuago du Euskadiko Txapelketako hurrengo fasera sailkatzea. Txapelketa horretara sailkatzea sari moduan hartu zuen Lazkanok, eta helburu argi barik hasi zen jokatzen, ondo pasatzeko eta ikasteko asmoarekin.

Jokatutako biak irabazi ditu

Lehenengo norgehiagokan Lazkano 18-22 nagusitu zitzaion Azpilikueta leitzarrari: "Gure multzoko pilotari onena dela esango nuke, baina, min hartu zuen eskuan eta nik ondo aprobetxatu nuen hori". Joan den astean Perez nafarraren kontra jokatu zuen Uarkapen, eta Arrasateko pilotariak 22-19 irabazi zuen: "Gaizki hasi nuen partidua, eta kontrarioak aurrea hartu zidan. Urduri hasi nintzen, eta pilota ez nuen gura moduan jotzen. Uarkape pilotalekua ondo baino hobeto ezagutzen dut, baina kosta egin zitzaidan lekua hartzea. Hala, jokaldi baten belaunean kolpea hartu, eta orduan hasi nintzen hobeto jokatzen. Ezin nuen gura moduan korrika egin, baina pilotari indarrez jotzen nion, eta Perezek behera eginda partidua irabazi egin nuen".

Lazkanori geratzen zaizkion bi partiduak Uarkapen jokatuko ditu, eta lehenengo bi partiduak irabazi eta gero, pilotari mondragoetarrak lehen baino gertuago ikusten du hurrengo fasera sailkatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak