Iaz herriko hainbat gazte elkartek Gazte Kontseilua sortu zuten. Euren lehenengo ekimen handia izango da Gazte Astea antolatzea. Urtarrilaren 30ean, egubakoitza, hasiko da eta otsailaren 6ra arte hainbat eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte.
Aste horretan, besteak beste, musika kontzertuak Fermin Muguruza, horien artean, bertso triki poteoa, tortilla lehiaketa, kale antzerkia, ikastaroak, erakustaldiak eta beste gauza asko antolatuko dituzte, adin guztietako herritarrentzat.
Tortilla lehiaketan esku hartu gura duenak AEDn edo Txatxilipurdin eman beharko du izena urtarrilaren 26a aurretik.